lunes, 5 de mayo de 2008

Egunkaria (Maiatzak 5)

Lehenik eta behin, hasteko saio praktikoan, power pointean soinua sartzeko proba batzuk egin ditugu. Ondoren, irudiak ere sartuko ditugu. Gure ahotsa grabatzen ere ikasi dugu eta bakoitza berea grabatu du. Gure lanerako praktikatzeko aproposak diren ariketa edo frogak dira.

Froga guzti hauek egin ondoren, soinua, irudi eta gure ahotsarekin egindako power point gordetzen ikasi dugu.

Saio teorikoan berriz, joan den asteko gaiarekin jarraitu dugu (IKT-ak integratzen). Honekin erlazionatuta, artikulu baten komentaketa egin dugu: http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html

jueves, 1 de mayo de 2008

Egunkaria (Apirilak 28)

Saio praktikoan ezin izan dut ailegatu, lotan geratu naizelako eta berandu ailegatu naiz. Ez dakit oso ondo zer egin duten baina galdetu egin dut gelakideei eta irakurri egin dut gaurko gida. Saiatu egin naiz ariketa horiek egiten baina praktikatu behar dut gehiago!

Ondoren, saio teorikoan, IKT-ak hezkuntzan integratzen gaiarekin hasi dugu. Horretarako, bideo bat ikusi dugu gelan bertan eta komentatu egin dugu guztion artean.

lunes, 21 de abril de 2008

BIdeoaren komentaketa

Ariñoko herriaren bideoa ikusi ondoren,harrituta geratu egin naiz hango haurrak nola erabiltzen duten ordenagailua ikusita. Bideoan komentatzen den moduan, herri txiki bat da baina hala era, IKTek arrakasta handia izan dute. Alde batetik oso interesgarria da erabiltzen duten metodoa irakasteko. Haurrak motibatzen dira material berriak erabiliz eta horrela ikasten dute beste modu batera. Nik uste dut haurren autonomia bultzatzen dela bakoitza bere lana egiten dutelako. Horretarako lan handia egin behar izaten dute irakasleek ikasleei irakasteko,materiala prestatzeko... Bideoan agertzen den irakasle batek esaten duen bezala, informazioa eta materiala dago haurrentzako baina berak egin behar duena da, egokiena aukeratu eta moldatu klaseak emateko. Hori ere, lan handia suposatzen du irakaslearentzat eta aldez aurretiko prestakuntza beharrezkoa da beraientzat. Hala nola era, gurasoei prestatu egin behar izan dituzte beren seme-alabak egiten dutena ulertzeko ere.

Orokorrean esango nuke, egokia eta alde oso onak dituela IKTek erabilpena baina beste aldetik, oraindik ere lan handia egin behar dela hau dena osorik martxan jartzeko, hau da, prestakuntza, egokitzapenak...beharrezkoak dira era egokian eta eraginkorrean suertatzeko, irakaskuntza arloan aldaketa hauek emateko.

Bertan ikus ditzakegu bideoa: http://www.informesemanal.tve.es/?go=e5911a8f3a240786c19429278dceea2c6c449370c8d478174dc358e3ec0a3b03ccf13e1416246ca073fb4e1a3fb7c4bb69d91ced8f020d22f02419460291ae1bafed7e1f014da74e02a3b490f408d259c779f23eb3680234

Egunkaria(Apirilak 21)

Saio praktikoan, liken zerrenda egiten hasi gara. Nire kasuan, psaden astean hasi nintzen egiten eta klaseko link gutxi batzuk bakarrik falta zitzaizkidan sartzeko. Lan erraza iruditu zait hau egitea.
Ondoren, pasaden astean egin genuen bezala, irakaskuntzan blogei buruzko helbide batzuk bilatu behar izan ditugu sindikatzeko gure blogean. Horretarako, denbora behar izan dugu eta nik behintzat ez dut bukatu gelan.
Egin behar dugun lan praktikoa azaltzen hasi da irakasleak baina azkenean ez dugu denborarik izan.
Saio teorikoan berriz, Terueleko herri horretako buruzko bideoa ikusi egin dugu eta denon artean komentatu egin dugu. Klasea bukatuta, etxerako egin beharra izan da, bideo honetako hausnarketa txiki bat egitea.

martes, 15 de abril de 2008

¿Las TIC están generando innovación pedagógicas en las aulas?

Azterketa ebaluatzaileak dioten arabera, Europako eta bereziki Espainiako ikastetxe gehienak, errekurtso teknologikoak nahikoak dituzte (ordenagailuak, WIFI, interneterako konexioa, arbela digitalak, proiektore multimedia...). Hau da, teknologia ez da arazoa.

Hainbat ikerketa egin dira:

1) Balanskat, Blamire eta Kefala (2006) European Schoolnet-erako egindako ikerketaren arabera, Europako Batasuneko herri guztiak teknologiarako inbertsioa, konektibitatea, irakasleen formakuntzarako... gora egin du. Baina frogatu egin zuten, irakasleek, teknologia berriak erabiltzen dituztela jadanik sortutako pedagogiak bermatzeko.

2) BECTA (2007): Ikerketa honetan, frogatu egin zen, irakasleek teknologia berriak erabiltzen dituztela irakaskuntzaren planifikazioarekin lotutako ekintzak burutzeko. Ondokoak dira erabilitako ekintzak:

- ikasgaiaren programazio didaktikoa, unitate didaktikoa, gaien programazioa burutzeko...
- ikasleak ariketa ezberdinak burutzekoak
- aurkezpen multimediak eraikitzeko
- informazioa bilatzeko
- beste lagunekin kontaktatzeko emailen bitartez.
- gestio ekonomikoa burutzeko: ordutegiak,...


Bestetik, badaude irakasleek burutzen ez dituzten ekintza batzuk, konplexuagoak direlako.

- webquest, edublogs, ekintza interaktiboak, bideoklips,...
- beste ikastetxe batzuekin hainbat proiektu amankomunean burutzeko.

Marchesi y Martín (2003) dioten bezala, irakasleak eta ikasleak teknologia berriak erabiltzerakoan sortzen den irakaskuntza, guztiz espositiboa da.

Teknologia berriak erabiltzea honek dakar:

- irakaslearen esposizio magistralak gainetzi
- ikasleari ekintza konplexuagoak burutzeko ahalegina
- interneten informazioa bilatzea eskatzen zaio ikasleari liburutegi bat izango balitz bezala
- softwareko hainbat aplikazio ikasteko aukera

Dena den, urte batzuk pasatu beharko dira teknologia berri hauek erabilpen normalizatua izateko ikastetxeetan.

Artikulua irakurtzeko gunea: http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/search/label/Actividades%20TIC%20aula

lunes, 14 de abril de 2008

Egunkaria (apirilak 14)

Irakasgaiarekin hasteko, lehenengoz, saio praktikoan, bakoitzaren blogean sartu egin gara. Pasaden asteko lana egin zutenak, hau da, blogen aplikazio dodaktikoen inguruko link bat sartu ondoren, hurrengo pausua, hori buruzko bideo bat sarten izan da. Lanean jarri gara bideo bat bilatzen. Aurkitu dugunean, gure blogean sartu egin dugu, honi buruzko komentarioa jarriz.

Ondoren, etiketak eta linkak agertzeko pausu batzuk jarraitu egin dugu. Nik adibidez, ikasgelako lagun batzuen link gehitu egin ditut, bertatik blog horietan zuzenean sartzeko. Hauxe izan da saio praktikoan burututakoa.

Saio teorikoan berriz, teknologia berrien eragina hezkuntzan gaiarekin jarraitu egin dugu.

Blogaren erabilpenaren balorazioa

Jadanik esan dugun bezala, blogen aplikazio didaktikoak gero eta ugariago erabiltzen dira irakaskuntzan. Hauen erabilpen eraginkorra izatearen adibide ona aurkitu egin dut you tube-ko bideo baten bidez.Hona hemen helbidea http://es.youtube.com/watch?v=u4vYqaeDmJw

Bideo honetan,ikastetxe baten ikasleak, blogekin lan egin ondoren ateratako ondorioak eta esperientziak kontatzen dituzte. Bertan aurkitzen ditugun iritziak desberdinak dira baina guztiak positiboki ikusten dute honen erabilpena. Hauek izan dira ikasle hauen iritziak edo ondorioak:

- Etxean egiteko erosotasuna
- Lanak bertan usteko modu erakargarria
- Besteen lanak ikusteko eta komentatzeko era egokia
- Lan egiteko modu ezberdina
- Bere erabilpena eta beste aplikazio batzuena ikasteko aukera
- Ikasteko modu konplexua da, zuik ateratako ondorioak direlako eta ez "copiar-pegar" egiteko lana
...

Bideoa ikusi ondoren, ikasle hauekin bat nator. Lan egiteko modu ezberdina da eta oso erakargarria eta eraginkorra nire ustetan.