martes, 15 de abril de 2008

¿Las TIC están generando innovación pedagógicas en las aulas?

Azterketa ebaluatzaileak dioten arabera, Europako eta bereziki Espainiako ikastetxe gehienak, errekurtso teknologikoak nahikoak dituzte (ordenagailuak, WIFI, interneterako konexioa, arbela digitalak, proiektore multimedia...). Hau da, teknologia ez da arazoa.

Hainbat ikerketa egin dira:

1) Balanskat, Blamire eta Kefala (2006) European Schoolnet-erako egindako ikerketaren arabera, Europako Batasuneko herri guztiak teknologiarako inbertsioa, konektibitatea, irakasleen formakuntzarako... gora egin du. Baina frogatu egin zuten, irakasleek, teknologia berriak erabiltzen dituztela jadanik sortutako pedagogiak bermatzeko.

2) BECTA (2007): Ikerketa honetan, frogatu egin zen, irakasleek teknologia berriak erabiltzen dituztela irakaskuntzaren planifikazioarekin lotutako ekintzak burutzeko. Ondokoak dira erabilitako ekintzak:

- ikasgaiaren programazio didaktikoa, unitate didaktikoa, gaien programazioa burutzeko...
- ikasleak ariketa ezberdinak burutzekoak
- aurkezpen multimediak eraikitzeko
- informazioa bilatzeko
- beste lagunekin kontaktatzeko emailen bitartez.
- gestio ekonomikoa burutzeko: ordutegiak,...


Bestetik, badaude irakasleek burutzen ez dituzten ekintza batzuk, konplexuagoak direlako.

- webquest, edublogs, ekintza interaktiboak, bideoklips,...
- beste ikastetxe batzuekin hainbat proiektu amankomunean burutzeko.

Marchesi y Martín (2003) dioten bezala, irakasleak eta ikasleak teknologia berriak erabiltzerakoan sortzen den irakaskuntza, guztiz espositiboa da.

Teknologia berriak erabiltzea honek dakar:

- irakaslearen esposizio magistralak gainetzi
- ikasleari ekintza konplexuagoak burutzeko ahalegina
- interneten informazioa bilatzea eskatzen zaio ikasleari liburutegi bat izango balitz bezala
- softwareko hainbat aplikazio ikasteko aukera

Dena den, urte batzuk pasatu beharko dira teknologia berri hauek erabilpen normalizatua izateko ikastetxeetan.

Artikulua irakurtzeko gunea: http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/search/label/Actividades%20TIC%20aula

No hay comentarios: