domingo, 13 de abril de 2008

Gure lehenengo ariketa blogarekin

Ariketa honen bitartez, guk sortutako blogarekin lan egitea ez ezik, irakaskuntzan honen bitarteko zein aplikazio didaktikoak dauden ikusiko dugu.

Gero eta gehiago entzun dezakegu nola blogen aplikazioa irakaskuntzan modu eraginkorra dela ikasleen hainbat lanak edo ekintzak burutzeko ordenagailuaren bitartez eta honekin batera motibatzeko tresna egokia izanik.

Honen bitartez, teknologia berrietan "hezitu" gaitezen aukera egokia da. Bizi garen mundu honetan, informazio eta komunikabideen eragina gizarteen arlo guztietara hedatu da: ekonomian, hezkuntzan, aisian...Hori dela eta, aplikapen hauetan ezin dugu kontrola galdu behar, honetan "atzeratua" geratu nahi ez badugu.

Komunikatzeko beste modu bat da. Blogak sortzeko, modu erraza da. Interneten bertan nola egiten den pausuak aurki ditzakegu ( ikusi http://alweb.ehu.es/iktmagisteritza/blogtarte/2007/12/07/ ).

Bestetik, sarean, hainbat blog hauen aplikazio didaktikoa aurkitu egin ditut. Adibide moduan naturari buruzkoa: http://amdbh1.nireblog.com/
Bertan, natura irakasgaien landutako hainbat gaia eta ariketak ikus ditzakegu. Beraz, modu eraginkorra naturari buruzko gaien ikasketa burutzeko.

Ikusi dugun bezala, blogen aplikazio didaktiko hauen bitartez, irakaskuntza beste modura gauzatzeko aukera ematen digu.

No hay comentarios: